XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETB Iparraldetzen1990eko azaroaren 11a. Hazparneko enparantzan. Munduko lehen gerlan hil ziren herriko semeen ohorez eraiki oroigarri inguruan frantses bandera andana bat gora aidean. Erdian, gerlako azken superbibiente hazpandarra. Guillaume Duhart. 102 urtekoa. Emozioz jota, ez ditu ez ahazten 1918.ean bizi, jasan eta sufritu mementu lazgarriak.
Hori filmatzen ari ginen bitartean, bertan zegoen orduko alkate ordeak zera esan zidan:
ETBko Baionako korrespontsaliari interesatzen zitzaion behintzat delako gertakari hau. Alde batetik ETB, Iparraldeko entzunikuslegoari zuzentzen baitzaio. Bestetik Hego aldekoek Iparraldea ulertu nahi baldin badute, Iparraldea den bezala ikusi behar baitute. Eta ez asmatu eta amestu existitzen ez den herri bat.
Iparraldeko euskaltasuna bainan baita ere frantsestasuna isladatu nahi genituen. Besterik ez. ETBko Baionako lantaldearen funtzioa ez baitzen xuri, gorri ta berdez Iparraldea koloreztatzea, baizik eta herri hau den bezala aurkeztea.
ETB telebista
Zorionak ETBri! Xorittoak luzaz kanta dezan muga guztien gainetik! Euskaraz noski!